XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gobernadoreak:

- Indietan eta Santa Martan berean egona den fraide batek gauza sarkorrak erran zazkon Erregeri.

Lege-berriak eginak dire gauzak diren bezala haztatuz.

Entzuna dukezu Inperadoreak zer idatzi zakon semeari?

- Zuhurtzia handiko zerbait segur naiz, ihardetsi zuen apezpikuak, erhi eihartu luzeak emanez papoko gurutzeari.

- Jiteko zorian irakurtua dut: Nolaz tirano baitire konkistatzaileak eta den botere apurrena dutenak, edozein moldez jaidura hori behar zaiete zapatu.

Indiarrari zor dakogu hartze duen laguntza guzia.

Nola hobeki erran?

Edozein moldez...

Nahi diotet beraz Erregeri damu zaion begi-ilundura kendu, ezen gure onetan baita ere Indiarren begiratzea.

Hemendik goiti lege-berrien garazia ardietsiko dute.

- Don Mikel, ihardetsi zakon apezpikuak, jakinez lehenbiziko hitza gehiegi zela, bainan harentzat atsegin: Burgosen duela hogoitahamar urte sortu ziren legek (hamabian edo hamahiruan, eztea hala?) hori bera zuten mamia, Indiarren begiratzea.

Behar gintuen hirietara bildu eztitasunekin, arropaz jauntzi, gure fedeari eman eta lanari lotu, gauzak oro izariz eginez.

Egia da lege hek aitor zutela jitez alferrak eta ondotik sustatu beharrak direla.

Dena den gizaki arimaduna, azkatasunaren jabea: Elizak ez du hori ahantzi.

Nola ez nindaiteke beraz legeberrien alde?

Jaun Goikoak eman dauzkigu Indiak egoki baliatzeko eta Indiarrak bide zuzean jartzeko.

Bainan... (apezpikuak ukan zuen eritasunezko ikara bat),jakinez hoin luzaz oindikatu dituztela eginbide sainduenak, zenbat mende, don Mikel, ez dira beharko?

Ez dukegu bertze hauturik emeki ibiltzea baizik.

- Ez gare gizakiaren jabe.

Hala izanik ere, nola-nahi erabiliz beti gutiago gelditzen badire, Espainiarrek ere ezin bizia.

- Egia: zer ez dute gure mutikoek pairatzen hemengo lanetan?

Elgarrentzat ari eta elgarri zor dugu laguntza.

Nola erran, gero, ezin biziaren muga non ditaken?...

Bata uliak garraitzen du eta bertzea zezenak ezin aurdik.